Bilera irekia: «Eolikoak Aramaion»
Aste honetan jakin da Aramaioko udalerriko 8 poligonoko 142 B lurzatian, lurzoru urbanizaezinean, 81 metroko garaiera izango duen dorre bat muntatzearen bidez haizea neurtzeko estazio meteorologikoa instalatuko dela, interes publikoaren adierazpenaren espediente barruan (72/2021 Foru Agindua). Eta prentsan be hainbat notizia argitaratu dira gaiarekin lotuta.
Egoera honen aurrean, Aramaioko udalak bilera irekia antolatu du egoera azaltzeko eta, ahal den neurrian, gaiari buruzko argibide gehiago emateko.
Bilera irekia: Eolikoak Aramaion.
- Eguna: apirilak 21, asteazkena.
- Ordua: 18:30
- Tokia: Kultura etxean.