Bikoizketa lehiaketan 15 talde lehiatu ziren
Giro ederrean ospatu zen pasa den ostiralean Bikoizketa lehiaketa eta 13 talde lehiatu ziren 8-12 urte arteko taldean eta bi 20 urtetik gorako taldean. Berriz, 12-20 urte arteko kategorian ez zen inor animatu.
Kultura etxea bete egin zen (aforoa errespetatuta) eta barrez lehertu ziren bertaratu zirenak, izan ere bikain bikoiztu zuten pelikula pasarte guztiak.
Epaimahaian Iurgi Etxebarria eta Oihana Ameskua egon ziren eta irabazleen artean, bi talde hauek aukeratu ziren 8-12 urte artekoen kategorian:
- Maddi Saizar, Maddi Lizarralde, Haizea Uribarren eta Nahia Reguero.
- Maren Abarrategi, Laia Sanz, Maddi Lizarralde eta Garazi Herboso.
Sari bezala, Hontza Extrem-era joateko sarrera eskuratu dute.
Helduen kategorian, berriz, Ana Martiarena eta Jone Arriolabengoak irabazi zuten, herriko jatetxe batean gastatzeko 80 euroko balea eskuratuz.
Laster izango dugu bikoiztu ziren pasarte guztien montajea eta ikusgai jarriko dugu, webgunean bertan.
Argazki guztiak: https://www.flickr.com/photos/147263284@N05/albums