Bikoizketa lehiaketa eta antzerki emanaldia ostiral eta zapatuan
Euskararen Eguneko ekintzekin amaitzeko, bikoizketa lehiaketa egingo da ostiralean eta zapatuan, berriz, «Eta Kittorik ez» antzerki emanaldia eskainiko da. Ekintza biak kultura etxean egingo dira.
Bikoizketa lehiaketa arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
- Oinarriak kontsultatu hemen: https://aramaio.eus/bikoizketa-lehiaketa-abenduaren-17an-egingo-da/
Antzerkia zapatuan, arratsaldeko 19:30etan eskainiko da kultura etxean. «Eta kittorik ez!» antzezlana eskainiko da.
- Argumentua: bikiak, bata sosa eta bestea… beno sosa ez, sosa batzuetan. Alegia, bi ahizpa desberdin eta kitto! Ea ba, bi ahizpa eta sekretu bat. Beste hirugarren ahizpa bat ere bai, hilda. Harreman guztiek dute alde ezkutu bat. Shhh, ez esan, sekretua da.
- Fitxa:
-
- Ekoizpena: Les Bobé-Bobé
- Aktoreak: Ane Gebara González de Axpuru, Josune Vélez de Mendizábal Fernández de Garaialde
- Zuzendaria: Jasón Guerra Arregui
- Iraupena: 50 minutu
- Publikoa: Gazteak eta helduak (12 urtetik aurrera)