Bikoizketa lehiaketa: aukeratu zure pasartea eta eman izena!

Datorren azaroaren 27an ospatuko da Aramaioko III. Bikoizketa lehiaketa eta oraindik izena emateko epea irekita dago, datorren asteartea bitartean.

Pelikula pasarteak aukeratzeko honako link honetan sartu beharko da:

PELIKULAK AUKERATU

Oinarrietan jaso dagoen bezala, adinaren arabera kategoria ezberdinak ezarri dira:

  • 8-12 urte artekoak
  • 12-20 urte artekoak
  • 20 urtetik aurrera

Eszenaratzea azaroaren 27an egingo da kultura etxean. Aforoa mugatua izango denez, izena eman behar da liburutegian.

Kontzertu hau antolatzeko laguntza jaso da Vital Fundaziotik

Albiste gehiago →