Bihar hasiko da Euskaraldia!

Bihar, azaroak 18, Euskaraldia hasiko da. Abenduaren 2ra arte AHOBIZI edo BELARRIPREST izatera animatzen ditugu herritar guztiak, euskara bizirik eta sano mantentzeko dakigunok erabili behar dugulako. Izena emateko aukera zabalik egongo da ariketak iraun bitartean, eta gogoratu txapak liburutegian daudela izena eman eta jaso nahi dituenentzat.

Bada Hitzez ekiteko garaia!