Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean, Arabako 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa jarri dute martxan. Abenduaren 3a arte egongo da bideo-koplak lehiaketan aurkezteko aukera.

Bideo-kopla lehiaketa jarri da abian, gaztetxoek koplak sortzeko aukera izango dute eta ondoren kantatuz bideoak grabatzekoa. Bertsolaritza eta teknologia berriak uztartzeko aukera ederra.

Bakarka, binaka, zein sei lagunera arteko taldetxotan parte hartzeko aukera izango da. Parte hartzaileak 14 urtetik beherako arabar gaztetxoak izango dira.

Parte hartzea oso erraza izango da, talde bakoitzak nahi duen kopla doinuan sortuko du kopla gai honi buruz: IKASTURTE XELEBREA. Ondoren bideo bat grabatu beharko du kopla kantatuz, norberak erabakiko du bideoan agertu edo ez. Eta azkenik, bideoa ALEAra bidali link honen bidez, bertan ageri den galdetegia betez. Bideoa ALEAra bidaltzeko beste aukerarik ere bada, info@alea.eus helbidera bidaliz edota whatsapp bidez 695 63 28 62 telefono zenbakira.

Abenduaren 3a izango da lanak jasotzeko azken eguna. Ondoren, lanei botoa emateko fasea hasiko da, ALEAren webgunean bertan izango da horreratako auketa.

Arabako Kuadrilla bakoitzeko bideo-kopla onena aukeratuko du epai-mahaiak, gainera publikoak bozkatutako bideo-kopla onenaren saria ere izangoa da.

Sari ezberdinak izango dira lan ezberdinen artean banatzeko:

  • BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabale bakoitzarentzat.
  • ELKAR-en material sortak irabazle guztientzat.
  • Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko escape room esperientzia bat publikoaren saria irabazten duen taldearentzat.

Sariak banaketa noiz eta nola izango den aurrerago argituko da. 

Albiste gehiago →