Bideo kopla lehiaketa abian da berriz ere
Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta iaz izandako arrakastak hauspotuta, Bertso-kopla lehiaketa antolatu dugu aurten bigarrengoz.
Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute, bideo-lehiaketa formatuan.
Parte hartzea oso erraza da, hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Hauxe gaia: Bihurrikeriak
Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen (bideoan agertzen diren taldekide guztien) datuekin batera.
Informazio gehiago: https://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/bideo-kopla-lehiaketa-abian-da-berriz-ere