Bi talde ari dira euskara ikasten Aramaion
Dagoeneko hasi da ikasturtea eta urrian bi talde hasi dira euskara ikasten Aramaion bertan.
Alde batetik B2-B1 maila duen taldean sei kide dira eta astean bi egunetan biltzen dira. Guztira lau ordu astero, ekaina bitartean. Aurrekontua 1.923 eurotakoa da.
Horrez gain, jubilatuen elkarteak antolatuta beste talde bat ari da alfabetatze ikastaroa egiten. Hauek 60 ordutako ikastaroa jasoko dute eta astelehen goizetan biltzen dira. Honen aurrekontua 1.005 eurotakoa da.
Bi ikastaroak AEKren bitartez eskaintzen dira.