Bi peoiren kontratazioa

Aramaioko Udalak 2 peoi kontratatuko ditu, espazio eta eraikin publikoen eta espazio berdeen mantenu eta egokitzapeneko lanak egiteko. Eraikuntzako, lorezaintzako eta antzeko lanetan arituko dira kontratatuak.

Lanaldi erdiko jarduna izango dute, hiru hilabeteko iraupenarekin. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea ezinbestekoa izango da, eta 2022an programa honetan kontratatuak izan zirenak ezingo dute parte hartu. Izena emateko epea abenduaren 20an (barne) amaituko da.

Bandoa.