Bi bertso saio gaur Zabola Elkartean
Kuadrilla arteko bertso txapelketaren baitan bi saioz gozatzeko aukera izango dugu gaur, bata afal aurretik, eta, bestea, ondoren:
- 19:30ean: Ibarrako periferiak (Aramaio) VS Txandrio (Arabar Errioxa)
- 22:30ean: Tratamendurik gabeak (Aramaio) VS Altubepekoak (Aiaraldea)
Gaur ikusiko da bi talde aramaioarrak hurrengo fasera pasatzen diren, lortzen dituzten puntuen arabera. Herriko beste taldeak, “Izena pentsau bida” izenekoak, finalaurrekoetarako txartela eskuratua du dagoeneko.
argazkia: www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa