Beste 15 egun luzatu da alarma egoera
Aste honetan iragarri duten bezala, alarma egoeraren luzapenak Aste Santuarekin bat egingo du, Pazko Igandean, apirilak 12, beteko baitira 15 egun. Ikusi egin beharko da nahikoa izango den edo egoera berriz ere luzatu egin beharko den.
Egoera honen aurrean, Aramaioko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die etxean egon behar dela eta beharra dagoenean bakarrik atera ahal izango dela.
Horrez gain, pertsona nagusiak bereziki zaintzeko gomendioa luzatzen du, izan ere beraiek dira ahulenak koronabirusaren aurrean.
Bestalde, Aramaion sortu den boluntarioen sarea ere gogorarazten da. Emergentzi kasuan, beharren bat izanez gero, telefono honetara dei egitea eskatzen da:
649 995 751
Zuekin partekatzen dugu, Berrian kaleratu den artikulu hau. Interesgarria suertatuko zaizuela deritzogu:
Alarma egoera: zer egin liteke, eta zer ez?