Bertso saiorako sarrerak agortu dira
Euskaraldiaren barruan antolatu den bertso saiorako sarrerak agortu dira.
Azken dekretuaren arabera %40koa izango da aforoa eta 63 sarrera banatu dira. Beraz, gonbita dutenak bakarrik sartu ahal izango dira.
Saioaren hasieran bertso eskolako ikasleek abestuko dute eta ondoren igoko dira Sustrai Colina, Maialen Lujambio, Ane Zuazubiskar eta Manex Agirre. Gai jartzaileak: Oihana Ameskua eta Lierni Altuna.