Bertso saioa urtarrilaren 12an

Aramaioko Bertso Eskolak eta Udalak antolatuta, bertso saioa izango da urtarrilaren 12an kultur etxean 22:00etan. Honako bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Jone Uria, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga eta Sabin Abarrategi. 5 €-ren truk gozatu ahal izango dugu saioaz.