Bertso kontuak asteburuan: finalerdia eta erakusketa

Martxoaren 14an (larunbata), 17:30etik aurrera, Kultur  Etxean, 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketaren bigarren eta azken finalerdia jokatuko da Aramaion. Saio berezia izango da; izan ere, finalaurrekoetan bertsolariek jasotako puntuazioak hala bideratuta, Aramaioko finalerdian kantatuko duten sei bertsolariak aramaioarrak izango dira: Peru Abarrategi, Xabi Igoa, Andere Arriolabengoa, Sabin Abarrategi, Danel Herrarte eta Martin Abarrategi. Aurkezlea ere herrikoa izango da, Lierni Altuna ariko baita gai-emaile.

Saiorako sarrerak agortzear daude, baina oraindik badago hartzeko aukera, helbide honetan.

Ez da asteburuan bertsolaritzarekin lotuta egingo den jarduera bakarra izango. Iñaki Jauregialtzo zeramikagile oñatiarraren “Lur bustian bertsolariak” erakusketa izango dugu ikusgai, ostiraletik igandera, Sastiña Aretoan. Bertsolari ezagunen zeramikazko irudiak egiten ditu Iñakik. Erantsitako irudian duzue erakusketaren ordutegia.

Albiste gehiago →