Bertso eskola: izena emateko epea zabalik dago
Zabalik dago 2019-2020 ikasturtean Gorbeialdeko bertso eskoletan izena emateko epea. Aramaion aurkezpena urriaren 18an egingo da eta egun berean ospatuko da kopla txapelketa ere.
Izena emateko ondorengo dokumentuan dagoen eskaera bete beharko da.
Eta online egiteko aukera ere badago, hemen:
Bertso eskolaren ezaugarriak:
INPROBISAZIOAREN OASIA
Jendaurrean egoten, paniko eszenikoa gainditzen, ideiak modu eraginkorrean antolatua eta azkartasunez inprobisatzen ikasiko dute ikasleek. Kantu inprobisatuaren bidez gero lan munduan edo harreman sozialetan baliatu ahal izango dituzten hainbat trebetasun sozial eta pertsonal eskuratzeko aukera izango dute.
PLAZERRA, EUSKARAZ SOILIK.
Eskaintza gehienek beren parekoa dute gazteleraz eta zaila da euskararentzat esparruak irabaztea egoera honetan. Baina bertsoa euskaratik dator eta euskaraz soilik da, horrek erakargarriago eta ordezkaezinago egiten du. Elkar elikatzen dute.
EUSKARA KALERAKO
Eskolan ikasten dugu baina kosta egiten zaigu kalera eramatea. Bertso-eskola euskara informal, lagun arteko eta naturalago batenganako zuzeneko zubia. Zuzeneko eragina du euskararen erabilera eta kalitatearen hobekuntzan.