Bertso eguna: bazkarirako azken txartelak erosteko aukera
Datorren urtarrilaren 18an ospatuko den Bertso eguna dela eta, bazkarirako txartelak agortuta daude Uribarri, Izarra eta Ehiztari txokoan.
Horrez gain, Zabolan oraindik ere leku batzuk daude eta toki berria ireki da, eskolako jangelan, 65 pertsonentzat. Bertan izango dira Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak.
EGITARAUA
- 12:30ean, herriko erdigunean, bertso ibilbide gidatua egingo dugu. Gidari lanetan, hainbat bertsolari: Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Irati Majuelo, Jokin Uranga, Martin Abarrategi, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa
- 14:30ean, ibilbidea amaituta, bazkaltiarrak bertso bazkaria eskainiko den elkarteetara bideratuko dira.
-
- Ehiztari txokoan, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga
- Izarra elkartean, Eneko Lazkoz eta Miren Artetxe
- Uribarriko elkartean*, Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso
- Zabolako elkartean*, Ane Labaka eta Iñaki Viñaspre
- Eskolako jangelan, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi
-
Bazkarirako txartelak: www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke (20 euro). Epea: abenduaren 17tik urtarrilaren 12ra arte.