Bertso abenturak apirilean Espejon

Arabako Bertsozale Elkarteak hiru eguneko egonaldiak antolatu ditu Espejon. Bi txanda egingo dira: apirilaren 11tik 13ra bitartean izango da lehena, Lautada eta Gorbeialdea eskualdeko 10-13 urte bitartekoentzat; bigarrena, berriz, apirilaren 13tik 15era, Aiaraldeko 9-11 urteko haurrentzat.

Aiaraldea, Gorbeialdea eta Lautadako udal eta kuadrilekin elkarlanean antolatu da egitasmoa eta askotariko helburuak ditu: oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzea, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzea, Arabako haur eta gaztetxoek nork bere herritik gertuko lagun berriak egitea, besteak beste.

Izen-ematea zabalik dago martxoaren 24ra arte. Edukiera mugatua denez, antolatzaile diren udal eta eskualdeetako haurrek izango dute lehentasuna. Prezioa 50 eurokoa da antoaltzaile diren udal eta kuadriletako parte-hartzaileentzat, eta gainerakoentzat 70 eurokoa.

Informazio gehiago.

Argazkia: www.bertsozale.eus/eu