BERTATIK BERTARA kanpaina
UEMAk, udara begira, bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo du, udalerri euskaldunetan.
Horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte UEMAk eta bertako kide diren dozenaka udalek: 300.000 mahai-gaineko inguru banatuko dituzte ostalarien artean, gurea euskararen herria dela nabarmentzen duen diptikoa zabalduko dute turismo bulegoetan eta bisitariak hartzen dituzten guneetan, eta merkatariek eta ostalariek zerbitzua euskaraz emateko baliabideak jasoko dituzte. Aurten, gainera, ohiko hiztegi txikiez gain, euskarazko kultura eta musika ikusarazteko musika zerrendak ere prestatu ditu UEMAk: bidaiaren soinu banda bisitarientzat, eta euskarazko musikarekin osatutako zerrendak denda, taberna zein jatetxeetarako.
Aramaion ere banatuko ditugu kanpainaren euskarriak, udalaren bidez. Informazio gehiago, hemen:
https://www.uema.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250618-BertatikBertara-UEMA-2025.aspx
