Berriro ere kalteak herrian
Azken egunotan honela topatu ditugu kaleak: paretak margotuta, rokodromo inguruan sua eginda, kontenedore bat erreta… Abuztuari itxiera mikatza eman diogu apurketa guztiekin. Ez dugu ulertzen zein den dibertimendua, jolasa izan bada, edota zein den aldarrikapena, protesta egiteko ekintza izan bada.
Kalte materialez gain, gogorarazi nahi dugu suteek eragin ditzaketen arrisku pertsonalak sutea egjten ari direnentzako, batez ere spraiak erretzeak.
Gazte, heldu eta gurasook mesedez gaitzetsi itzazue ekintza hauek eta lagundu denon artean gehiago gerta ez daitezen, denona da herria eta denok zaindu behar dugu.