BERDINTZEN bekak 2024

Euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko BERDINTZEN beka-deialdia argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Deialdiaren xedea lau beka ematea da, 2024. urtean euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko. Beka bakoitzaren zenbatekoa 7.500 eurokoa da eta pertsona fisikoek zein pertsona fisikoen taldeek eskatu dezakete.

Esleituko diren beken ikerketa-gaiak honakoak izango dira:

  1. a) Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edota metodologiko demolinguistikoak.
  2. b) Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
  3. c) Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edota diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan-mundua, familia, aisialdia eta kirola…).
  4. d) Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edota ikerketa bibliografikoak eginez).

BERDINTZEN 2024 beka-deialdiari buruzko xehetasun guztiak honako bi esteka hauetan aurkituko dituzu:

https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2024/04/2401875e.shtml

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1091611