Belar-sastrakak garbitzeko lanak egiten ari dira mendietan

Belar-sastrakak garbitzeko lanak egiten ari dira Urkiolako parkearen barruan dauden udal mendietan. Zehazki, traktorea erabilita Tellamendi eta Ipizteko Arriaga inguruak garbitu dira eta baita Arangio inguruan ere. Lan hauek bukatuta, eskuz ere beste zenbait garbiketa lan egingo dira Arangio inguruan. Guztira ia 30 hektarea garbituko dira. Prebisioaren arabera, lan guztiak udazken aurretik amaituko dira.

Oreka Life Mendian programaren barruan egin dira garbiketa lan hauek. Programaren helburua da mendiko larreen ingurunean kontserbazio-estrategia bat garatzea eta erabilera tradizionala iraunaraztea abiapuntutzat hartuta.

 

 

Albiste gehiago