Beharra izanez gero, herritik irten daiteke
Aramaioko udalak ondorengo adierazpena luzatu nahi die herritarrei, azken orduetan herrian sortu den nahasmena dela eta:
«Herrian nahasmena sortu da probintzia aldaketan kontuekin…
Alde batetik, komunikabideek esaten duten guztiaren gainetik, berez BOEn (momentuan momentuko araudia hor zehazten dute Gobernukoek) ez du ezer jartzen kontu honi buruz…
Herrian ez duguna erosteko inguruko herrietara mugitu gaitezke orain arte bezala.
Ertzaintzarekin ere hau konfirmatu dugu.
Hori bai, bai honekin zein beste ekintza baimenduekin segurtasun distantziak eta neurriak errespetatu behar dira.
Aramaion ondo gabiltza orokorrean, baina ez gaitezen erlaxatu! Zorionak eta animo danoi!»