Behar-beharrezkoak diren zerbitzuak soilik

Martxoaren 29ko 10/2020 Legegintzako Errege Dekretu berriak ezarri ditu zeintzuk diren oinarrizkotzat jotzen diren esparruak, eta horietako langileek bakarrik joan beharko dute lanera. Hala nola: segurtasun-indarretako eta osasungintza, nekazaritza eta garraio sektoreko langileek, besteak beste.

Artikulu honetan laburtzen da nortzuek joan behar duten gaur lanera?

Aramaion mantentzen diren zerbitzuak

Aramaiok bat egin du agindu horrekin eta herrian sor daitezkeen emergentzia kasuak eta bestelako beharrak modu egokian koordinatzeko, bilera telematikoa egin da zerbitzu ezberdinetako arduradunekin. Bertan hartu diren erabakiak aintzat hartuta, jakinarazten da modu honetan erantzungo direla behar-beharrezkoak diren premiak:

  • Aramaioko udaletxeak telefono bidezko zerbitzua emango du, ordutegi honetan: 9:00-14:30. Ohiko telefonora deitu beharko da: 945 445016
  • Herriko dendariek orain arteko zerbitzua emango dute, segurtasun neurriak mantenduta.
  • Argi eta ur zerbitzua, normaltasunez emateko ahalegina egingo dute teknikariek.
  • Hondakinen zerbitzua, normaltasunez emateko baliabideak jarriko dira.
  • Konposta zerbitzua, normaltasunez emateko baliabideak jarriko dira.

Edozein emergentzi kasuetan, nola jokatu:

  • Auzoetan emergentzia kasuren bat gertatuz gero, auzo alkatearekin kontaktuan jartzea gomendatzen da. Beraiek gestionatuko dute arazoa.
  • Bestela emergentzia kasuren bat emanez gero eta nola jokatzeko zalantzarik izanez gero, gogorarazten da Aramaioko Udalak boluntarioen sare bat duela, eta nagusi eta mendekotasun egoeran daudenei zerbitzua ematen zaie. Zerbitzua eskatzeko edo bolondres modura apuntatzeko, jarri zaitez harremanetan telefono honetan:  649 995 751

Albiste gehiago →