Bea Asurmendiren disko aurkezpena martxoaren 27an

Martxoaren 27an lan berria aurkeztuko du Beak, Kultur etxean, 19:00etan.

Bea Asurmendik maiatzean kaleratuko du Asteartea izeneko diskoa, eta aurrestreinaldi kontzertua eskainiko du Aramaion, bere jaioterrian. Jazz garaikidea eta folka fusionatzen dituzten euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abesti hunkikorrek osatzen dute bere lana. Bere bizitza nabarmen markatu zuen emakumeen talde batean izandako esperientzia eraldatzailean daude inspiratuta abestiak. Bearen ahots bereziak eta sentsibilitatez beteriko letrek emoziozko soinu paisai bat erakusten digute, ondorengo gaiei buruz hausnartzera gonbidatzen gaituena: dolua, barkamena, maitasun propioa, sororitatea eta osasun mentalaren garrantzia.

NOIZ: Martxoaren 27an, 19:00etan

NON: kultur etxean

SARRERA: 3 € (Jasotako dirua musika etxera bideratuko da)

Sarrerak eskuragarri:

Aforo mugatua

Albiste gehiago →