BAT txartela gestionatzeko app berria eskuragarri dago

BAT NFC aplikazioa mugikorrean deskargatuta, eragiketa guztiak gestionatzeko aukera ematen du: kontsultatu, kargatu, mugimenduak begiratu…

BAT landa-eremu askotan kargatu ezin zenez, garrantzitsua da aukera berri hau ezagutzea. Erabili ahal izateko, NFCdun Androiden Smartphone bat izan behar da, eta Play Storeko “BAT NFC” aplikazioa deskargatu. Aplikazio horretan, kargatu aukera, zenbatekoa eta erabiltzailearen kreditu-txarteleko datuak hautatuta, berehalako karga egin daiteke.

Besteak beste, ekintza hauek egin daitezke BAT txartelean:

  • Diru-zorroa erostea eta birkargatzea, unean bertan.
  • Aldi baterako tituluak erostea eta birkargatzea, unean bertan.
  • Saldoa eta azken 15 mugimenduak kontsultatzea.
  • Mapak eta beste dokumentu interesgarri batzuk kontsultatzea.
  • Erosketa-faktura sinplifikatua sortzea.

Albiste gehiago →