Basurdeen kalteak: belar hazia emango du Udalak

Aramaioko Udalak belar hazia emango die basurdeek eragin dituzten kalteak jasan dituztenei; izan ere, ez ohikoak eta beste urte batzuetan baino larriagoak dira kalte horiek.

Belar hazia jaso nahi dutenek parte eman beharko dute Udalean, eta aguazila jarriko da haiekin harremanetan, kalteak ikusi eta dagozkien hazi zakuak bideratzeko.

Eskaerak egiteko epea otsailaren 28an amaituko da.