Basobideen mantentze lanetako gastuak
Udalak tasa bat kobratzen die herritarrei zuhaitzak botatzerakoan ibilgailu astunak erabiltzen badituzte udal basobideetan. 12.893,87 € jaso zituen 2023an modu horretan, eta diru hori basobideen mantentze lanetarako erabili zen; hain zuzen ere, lan horietarako bideratzen duen diru kopuru osoaren % 17,43. Basobideen mantentze lanetako gastu osoa 73.961,37 €-koa da.