Baso lan ezberdinak egingo dira udazkenean Aramaion

Urtero bezala Aramaioko Udalak Arabako Foru Aldundiko mendi sailean diru laguntzak eskatu zituen deialdia irten zenean.

Udal baso sailak, pistak edota basoari lotutako urteko behar ezberdinak eskatu ziren eta guztietan lortu da diru laguntza.

Eman diren diru-laguntzak kontzeptu hauetan eman dira:

  • 5 neurria; baso ekosistemen egokitze gaitasuna eta ingurumen balioa gehitzeko inbertsioak
  • 3 neurria; basoetan suteek, hondamendi naturalek eta katastrofeek eragindako kalteak prebenitzea
  • 3 neurria; basogintza sektorea garatzeko, modernizatzeko eta egokitzeko azpiegituretako inbertsioak
  • 1 neurria; basotzea eta baso azalerak sortzea atalean

 

Lurgorriko Landaketa eta itxitura; Gureia-Kurtzeta pista eta Arrikoitiko paso kanadiarra ipintzeko dirulaguntzak 2023an egiteko lortu dira baina lan hauek 2022an esleitu dira eta esleipendunek ahal duten bezain azkar burutuko da.

Hona hemen xehetasunak:

ZER NON? DIRULAGUNTZA GASTUA Nori    esleitu?
IBARRA-AZKOAGA-MARIARKA-IBARRA IBILBIDEAREN SEINALIZAZIOA Ibarra- Azkoaga- Mariarka- Ibarra 2.636,23€ (%50)
(M08.5 neurria)
  6.379,68 € Arteman eta Talaia
INAUSKETAK, SASTRAKAK KENDU ETA GARBIKETA LANAK. Kurtzeta gaina, karikogain eta Besaiden 2.223,85 € (%50)
(M08.3 neurria)
  4.892,47 € Beitia Naturlanak
ITXITURAK KENTZEA Besaiden  1.735,30 € (%70)
(M04.3 neurria)
  2.726,90 € Beitia Naturlanak
ITXITURAK KENTZEA Arraburu udal mendian   777,00 € (%40)
(M8.1 neurria)
  2.136,75 € Beitia Naturlanak
LANDAKETAK ETA ITXITURAK Lurgorrin  13.586,40 € (%90)
(M08.1 neurria)
16.445,00 € Beitia Naturlanak
GUREIAKO ERREGE BIDEA KONPONTZEA Gureia- kurtzeta  7.806,60 € (%60)
(M04.3 neurria)
15.743,31 € Escavaciones Arrasate
PASO KANADIARRA Aldapan (Arrikoitti) 6.240,50 € (%70)

(M04.3 neurria)

  10.787,15 € Julen Agirre eta Arbel

*Oharra: Taula honetan jasotako gastuak BEZa barne dutela jaso dira eta dirulaguntzen portzentaiak BEZik gabe kalkulatuta daude.

Albiste gehiago →