Basagoitiko ur sarea berritu da
Gure udalerriko ur sarea zabala eta nahiko zaharra da. Urtero zati ezberdinak berrizteko inbertsio ezberdinak egiten dira. Aurten ere fuga edota arazo desberdinak egoten ari dira eta konpontzen joan da udala.
Uztailean soberakinetik dirua hartu zen inbertsio ezberdinetarako, eta Basagoitiko linea zaharrak fuga asko eta arazo asko ematen zituenez hau aldatzeko dirua ere aurreikusi zen, 4.500€, eta jada aldatuta dago.
Urtea laster bukatuko den arren oraindik ere inbertsio txiki pare bat egitea ere aurreikusten da eguraldiak eta denborek laguntzen badute behintzat.