Baratzetako lanetan aritzeko irizpideak

Egun hauetan irizpide berriak zabaldu dira baratzetako lanen inguruan eta baimentzen da hauetan lana egitea, baldintza batzuetan:

  • Baratzetako edota negutegietako lanak eta haien antzekoak. Baimentzen dira, baldin eta jarduera profesionala bada.
  • Familiako baratzetan lan egitea baimentzen da, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada. Horretaz gain, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira. Bigarren bizilekuan dauden baratzeak ez dira baimen honen barruan sartzen.
  • Elikagaiak jaso ahal dira, mantentze-lanak egin, eta lurra erein eta landatu aurretiko prestaketa-lanak egin ahal dira, baita lurra landatu, erein, ureztatu eta ongarritu ere.
  • Lurzoruan bertan edo hor dauden instalazioetan (behin betikoak zein aldi baterakoak izan) ezin da inolako ekitaldirik edo ospakizunik egin.

    Honen inguruan edozein zalantza izanez gero, irizpideak hemen kontsultatu daitezke:

    Osasun Alarmari buruzko irizpideak Ertzaintzan eta Udaltzaingoetan

    Albiste gehiago →