Barajuengo Torralde Dorrearen arrasto arkeologikoen bila
Irailaren 7an Torralden egin zen auzolanaren bideoa da ondorengoa. Aramaioko hainbat herritar elkartu ziren Torralde ingurua garbitu eta ondoren hamaiketakoarekin bukatu zuten goiza.
Arabako Foru Aldundiaren languntzarekin ikerketa arkeologikoa hasiko da laster inguru horretan. Horretarako, Ondare Babesaeko Aitziber Gonzalez arkeologoak gidatuta egin ziren garbiketa lanak. Ondoren garbitutako eremuak ikerketa lanak errazago egitea izan zen helburua.
Bideoan ikusten den bezala, ingurua txukundu ostean Torraldeko Dorrearen oinplanoa ikusi daiteke berriro.
Eskerrik asko auzolanean parte hartu eta hamaiketakoa prestatzen lagundu zenutenoi eta Ondare Babeseko ikerlarien ikerketaren emaitzak itxarotea besterik ez zaigu gelditzen.