Bañera parkean saneamendua hobetuko da
Aste honetan hasiko dira Bañera parkean saneamendua hobetzeko obrak. Obrak kiroldegiaren kanpoaldean dagoen arketa azpitik egingo dira, kanalizazioan pilatu diren adarrak eta zaborra garbitzeko.
Excavaciones Arrasaten egingo ditu lanak eta aurrekontua 4.254,36 eurokoa da.