BakQ herritarrentzako identifikazio elektronikoa eskatu daiteke udaletxean
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabide bat da eta bere bitartez, online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Pertsona fisikoei zuzenduta dago, beraz, ezin da elkarte edo enpresa batetik eskatu, horretarako beste ziurtagiri berezia baitago.
Nola eskatu? Nahikoa izango da formulario labur bat betetzea, zu nor zaren egiaztatzeko aukera emango duten datuekin. Hau udaletxean eska dezakezu eta behin eskaera egin ondoren, sinadura elektronikoa izateko gakoak jasotzen dira SMS bidez.
Informazio gehiago: BAKQ