Bajondarrak Santa Ageda bezperan irten dira kantuan

Ohiturari jarraituz otsailaren 4an ospatu zuten Santa ageda bezpera Barajuen auzoan. Kuadrilla ederra elkartu ziren, etxez etxe ibili ziren, giro onean.

«Gabonetan hil zitzagun Jose Luis izan dugu gogoan! Berak hainbeste maite zuen egun eder honetan kantuan irten gara, ohitura zahar honek auzoan jarraipena izango duela konbenzituta» aipatu digute bajondarrek.

Bestelako auzo batzuetan aurreko zapatuan ospatu zuten Santa Ageda, Ibarran bezala. Eta Uribarri, esate baterako, otsailaren 8an banatuko da.

Albiste gehiago