Badatoz San Martin jaiak!
Uztailaren 4tik 8ra San Martin jaiak ospatuko ditugu aramaioarrok. Aurten ere denetariko ekintzez beteta dator jaietako programa.
Azken momentuko aldaketak egon dira, baina hemen ikus dezakezu programa egunez egun behin betiko ordutegiekin (Klikatu egunaren gainean ikusteko).
Herri afaria astelehenean da, eta udaletxean eta online erosi ahal dira tiketak asteazkenera arte. Aukera begetarianoa nahi duenak udaletxean jakinarazi beharko du. Zapiak ere salgai egongo dira Añain, Anboton eta okindegian (3€)