Badatoz Aramaioko Udaleku irekiak!

Aramaioko Udalak HH2tik LH6ra bitarteko umeei zuzendutako udako aisialdi ekintza antolatu du aurten ere, giro ludiko eta hezitzaile batean ondo pasatzeko eta euskaraz gozatzeko helburua duena.

Uztailaren 8tik uztailaren 24ra izango dira, 10:00etatik 13:00era.

Egun hauetan zehar, parte-hartzaileek beren adinera egokitutako hainbat jarduera egingo dituzte: jolas kooperatiboak, tailer sortzaileak, kirol ekintzak, talde dinamikak, irteerak eta bestelako proposamen dibertigarriak. Jarduera hauek elkarbizitza, sormena eta euskararen erabilera sustatzeko pentsatuta daude. Helburu nagusia haurrek ondo pasatzea eta esperientzia aberasgarriak bizitzea da, gertuko eta atsegina den ingurune batean.

Jakin beharrekoak:

1. Izena emateko epea maiatzaren 17an (igandea) bukatuko da. Izen-ematea on-line egin beharko da, formulario hau beteta: https://forms.gle/2tjM81KUWSaoi5B18

Parte-hartzaile bakoitzeko formulario bat bete beharko da.

2. Matrikularen prezioa honakoa izango da:

  • Lehen umea:  80€
  • Bigarren umea: 60€
  • Hirugarren umea: 50€

Diru-sarrera kontu-korronte honetan egin beharko da:

ZENBAKIA: ES57 2095 4408 5091 2381 7007 (Kutxabank)

TITULARRA: Aramaioko Udala

KONTZEPTUA: Parte hartzailearen izen-abizenak

Ordainagiria posta elektronikoz bidali behar da helbide honetara: euskara@gorbeialdea.eus, izena emateko epea amaitu baino lehen.

Albiste gehiago →