Badator “Haurren aurrean helduok heldu”

Ekimenaren bigarren edizioa urriaren 19tik urriaren 29ra bitartean izango da. Ekimenak bi helburu ditu: batetik, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta, bestetik, helduok haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta sozializazio prozesuan duten eraginaz sentsibilizatzea.

Gorbeialdeko kuadrillako herrietako egitarau oso bat prestu dugu. Aramaion urriaren 22an bi ekintza izango ditugu. Goizean Gurasolagunen irteera izango da (ibilbidea). 10:30ean parkean elkartuko dira. Arratsaldean, berriz, magia tailerra izango dugu Alain Zulaika magoarekin. Kultur etxean izango da 17:00etan.