Badator Aramaioko GAZTE UDA!
Aramaioko Udalak DBH 1tik DBH 4ra bitarteko gazteei zuzendutako udako aisialdi ekintzak antolatu ditu, giro ludiko eta hezitzaile batean ondo pasatzeko eta euskaraz gozatzeko helburuarekin.
Jakin beharrekoak:
- Izena emateko epea ekainaren 21an(igandea) bukatuko da. Izen-ematea on-line egin beharko da, formulario hau beteta. Parte-hartzaile bakoitzeko formulario bat bete beharko da.
- Matrikulen prezioakhonakoa dira:
- Ekainak 30, egunpasa: 12 €
- Uztailak 20, arratsalde-pasa: dohainik
- Uztailak 22, arratsalde-pasa: dohainik
- Uztailak 24, gaupasa: 12 €
- Uztailak 28, egunpasa: 12 €
Diru-sarrera kontu-korronte honetan egin beharko da:
ZENBAKIA: ES57 2095 4408 5091 2381 7007 (Kutxabank)
TITULARRA: Aramaioko Udala
KONTZEPTUA: Parte hartzailearen izen-abizenak
Ordainagiria posta elektronikoz bidali behar da helbide honetara: euskara@gorbeialdea.eus, izena emateko epea amaitu baino lehen.
Zalantzarik baduzu, idatzi mezu bat goian adierazitako helbidera.
