‘Babestu maite duzun mendia’ mendi martxa bihar

Araba Bizirik plataformak deituta mendi martxa egingo da zapatuan. Bi aukera egongo dira. Ibilbide luzea (12 km) egiteko, 09:00etan elkartuko dira frontoian; laburra (7 km) egin nahi duenak 10:00etan Kurtzetan egon beharko du. Durakogain, Asensiomendi eta Danborralde ingurura joango dira.