«Aztarnak» dokumentala abenduaren 26an
Domekan, abenduaren 26an, Aramaioko Kultura etxean eskainiko da «Aztarnak» dokumentala, arratsaldeko 19:00etan.
Maru Soloresek idatzi eta zuzendutako dokumentala da «Aztarnak».
Argudioa: ure bizitzaren lehen urteek, gogoratzen ez ditugunek, aztarna sakonak uzten dizkigute. Baina, betirako ote dira aztarna horiek? Ala eraldatuz doaz? Honako hau, memoriak ahaztutako toki horretara doan bidaia da, gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana.