Azokarako materiala biltzen Ekonomatoan

Dagoeneko hasi dira jasotzen Lorabarri asteko bigarren eskuko azokan salgai jarriko direnak. Askotarikoak bitzen dituzte: arropa zein osagarriak, umeentzako materiala (motxilak, bizikletak, tronak…) eta etxeko tresnak jasoko dituzte (irratiak, kafeterak…).

Etxean begiratu eta behar ez dituzun horiek Ekonomatora eraman ditzakezu martitzenetan eta eguenetan 17:30etik 20:00etara, edo zapatuetan 11:00etatik 13:00etara.