Azkoagako bidean mozketak izango dira datorren astean, lanak direla eta
Datorren astelehenetik aurrera, apirilak 19, konpontze lanak egingo dira Azkoagako bidean, Iñurritik Labiena baserri arteko zatian.
Lan hauek Arabako Foru Alduntitik bideratzen dira, beraien errepide zati hori jausten ari delako.
Hori dela eta, bidea moztu egingo da tarteka. Obrak apirilaren 19an hasiko dira eta gutxienez 15 egun iraungo dute. Aste egunetan bidea moztuta egongo da ordutegi honetan:
- 8:00-16:00 artean Salturraldeko bidegurutzetik aurrera moztuko da bidea eta ezin izango da bertatik pasatu. Ordutegi horretatik kanpo, semaforo bat jarriko da bidean eta pasatzeko aukera egongo da.
Dena den, inguruko bizilagunek bertako langileen informazioa jasoko dute eta obra tartean kartelak ere jarriko dira.
Hurrengo fase batean, hau bukatu bezain laster, Zabolan ere egingo dira errepidea konpontzeko lanak.
Guztiaren xehetasuna jaso bezain laster jakinaraziko da.