Azkoagako bidean egiten ari diren hobetze lanak luzatuko dira

Azkoaga bidean, Iñurritik Labiena baserri arteko zatian egiten ari diren hobetze lanak luzatuko dira beste astebetez.

Horrez gain, badira beste aspektu batzuk garrantzitsuak kontuan hartzeko:

  • Maiatzaren 6an ekingo diote berriz lanari.
  • Maiatzaren 14ra bitartean, bide mozketak egingo dira, orain arte bezala. Aste barruan, ordutegi honetan: 8:00-16:00.
  • Semaforo batekin bideratuko da trafikoa: lanik egingo ez duten egunetan, asteburutan eta lan-ordutegitik kanpo.

Lan hauek Arabako Foru Alduntitik bideratzen dira, beraien errepide zati hori jausten ari delako.

Hurrengo fase batean, hau bukatu bezain laster, Zabolan ere egingo dira errepidea konpontzeko lanak.

Guztiaren xehetasuna jaso bezain laster jakinaraziko da.

Albiste gehiago →