Azken dekretuak aldaketa txiki batzuk dakar
Gaur bertan (abuztuak 31) argitaratu den dekretuan zehazten den bezala, aldaketa txiki batzuk ezarri dira edukiera kontuan hartuta.
- Kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barrualdeetan, eta 800 pertsona kanpoan.
- Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barrualdeetan, edukieraren ehuneko 50eko muga ezartzen da, baita barran edo zutik kontsumitzeko debekua ere. Zerbitzua antolatzeko, barrualdeetan eta terrazetan, gehienez zortzi pertsona izan daitezke mahai edo mahai-talde bakoitzeko, bizikideen kasuan izan ezik. Ezin izango dira bezero gehiago elkartu zortzi lagunentzako mahaietan.
Gainerako neurriak eta dekretua osorik irakurtzeko: azken dekretua