Auzolana abuztuaren 31n
Berriz ere kiroldegi ingurua margotuta agertu da. Gogoratu nahi dugu uda aurretik auzolanean margotu zela kanpoko frontoia. Ikusita herritar guztiok erabiltzen dugun espazioa dela, bai taldeka edo banaka, berriro ere auzolana antolatuko dugu zapatu honetan.
Honako honetan gainera, paretak margotzeko spraiak erretzen saiatu da norbait frontoi atzeko rokodromoan. Honek dakarren arrisku pertsonalaz gain (spraiek eztanda egin dezakete) rokodromoak ere su hartu zezakeen.
Besterik gabe, espero dugu frontoia margotzeko azkenengo auzolana izatea.