Auzoetatik kalera jaitsi eta igotzeko taxi zerbitzua eska daiteke

unnamed

Auzo guztietatik (nukleotik kanpo dauden baserriak barne) erreserba daiteke taxi zerbitzua. Berdin da zertarako izan: Arrasate edo Gasteizera joateko, medikura edo farmaziara jaisteko, errekauak egiteko, … Eta ordutegia ere beharraren arabera eska daiteke.

Nola? Zer egin behar da?

  • Erreserba egin behar da, telefonoz: 945 182060. Ordutegi honen barruan deitu behar da:
    • astelehenetik ostiralera: 7:30-20:00
    • zapatutan: 8:00-15:00
  • Erreserba egin daiteke aste osorako, hilabeterako…
  • Ordainketa:
    • BAT txartel berezia baduzu: 1,30€ ordaindu beharko da.
    • BAT txartela baduzu: 1,70€ ordaindu beharko da.
    • Eskutan emanda: 2,50€

Ordainketa taxiaren gidaria emango zaio. Aramaion, Mikel Bengoa da.

 

Albiste gehiago