Auzoetako jaiak antolatzeko laguntzak

Aurten, egoera berezia bizi dugu eta auzoetako jai batzuk bertan behera geratu dira: San Juanak adibidez. Beste auzo batzuetan bilerak egiten ari dira eta aztertzen ari dira zer egin eta nola, ezarritako segurtasun neurriak errespetatuz. Hori dela eta, Aramaioko Udalak deialdia atera du auzoetan egingo diren jaiak diruz laguntzeko.

Aurkezteko bi epe desberdin egongo dira eta eskatzaile bakoitzak erabakiko du noiz aurkeztu:

— Uztailak 10

edo

— Irailak 4.

Deialdi honetara aurkeztutako ekintzak egungo egoeraren ondorioz (Covid-19) aldatu beharra badago, udalari jakinarazi beharko zaio batzordeak bere balorazioa egin dezan.

Eskaera udaletxean egin beharko da.

Informazio gehiago:

Auzoetako jaiak antolatzeko laguntzak

 

Albiste gehiago