Auzo konpostaje guneetan parte hartzeko irizpideak azaltzeko informazio-bilera
Aramaioko udalak, tokian tokiko konpostajea sustatzeko ekimenaren baitan, kalean dauden auzo konpostaje guneetan parte hartzeko irizpideak eta jarraibideak azaltzeko informazio bilera antolatu du, Abenduaren 17an, asteartea, arratsaldeko 18.00etan.
Bilera honen helburu nagusia Aramaioko (Ibarrako) auzo konpostaje guneetan parte hartzeko irizpideak eta funtzionatzeko modua azaltzea izango da.
Aramaioko elkarteetako pertsona arduradunekin egindako bileran azaldu zen moduan, elkarteetan sortzen diren biohondakinak (jatorri organikoko hondakinak) herrian zehar ditugun auzo konpostaje guneetan kudeatzea eskatzen da. Hortaz, bilera honen helburua gune hauen funtzionamendua azaldu eta bete beharreko jarraibideak azaltzea izango da.
Bilera, elkarteetako arduradun zein kideei zuzenduta egongo da, baina era berean, auzo konpostaje guneetan erabiltzaile bezala parte hartu nahi duen pertsona orori ere zuzenduta dago.
Bilera eguna: Abenduak 17, asteartea
Ordua: 18.00h
Lekua: Aramaioko udaletxeko pleno aretoa
Animatu eta parte hartu!