Auzitegi Konstituzionalaren epaia salatu dute UEMAko 125 alkate eta hautetsik
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua bertan behera utzi zuen joan den astean. Horren ondorioz, udalei eskumena kendu zaie barne funtzionamenduan euskara soilik erabiltzeko.
Erabaki hori salatzeko, UEMAko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 125 alkate eta hautetsi inguru, tartean Aramaioko alkatea, bildu ziren joan den ostiralean, hainbat kolore politikotakoak. Usurbilen egindako agerraldian udalek euskaraz jarduteko duten eskumena defendatu zuten, bai eta berretsi ere lege babesarekin edo gabe euskaraz lan egiten jarraituko dutela.