Autobus zerbitzuaren informazioa

Joan den ekainaren 27ko arratsaldean autobus ordutegiak ez ziren bete Aramaio-Arrasate bidaia egiten duen autobusak matxura izan zuelako. Horrek bidaiarien artean ezinegona sortu zuen eta informazio falta nabaritu zuten. Horrelako egoera berriz sortuz gero edo autobus zerbitzuari buruzko informazio eguneratua jasotzeko, telefono honetara deitu daiteke:

945182060

Telefono zerbitzu hau egunero egongo da martxan 07:30etik 22:00etara, urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean izan ezik.

Albiste gehiago →